ALBISTEAK

Hilerriko hormaren lanak amaituta zabalik da atzera ere oinezkoendako pasabidea

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urriaren 10a

Hamar bat hilabetez egon da itxita. Ondoan den hilerriko horma jausten ari zelako itxi zuen Udalak. Lanak amaituta erabilgarri dago, berriz ere.

Hamar bat hilabetez itxita egon ostean, zabalik da atzera ere Elgetako hilerri ondoko oinezkoendako bidea. Kanposantuko horma bat jausten zegoelako itxi zuen Udalak azaro aldera, eta lanak amaitu ostean ireki dute berriz.

Hilerri barruan ere eragina izan dute lanok, batez ere kanposantuko eremu batean. Espazio hori erabilgarri dago, berriz ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak