Debagoieneko Eskola Publikoaren alde Eskoriatzan egitekoa den jaian parte hartzera deitu dituzte elgetarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 10a, 10:19

Urriaren 20rako egun osoko egitaraua gertatu dute Eskoriatzan. Maala guraso elkarteak ere badihardu antolaketa lanetan.

Lehenengo aldiz egingo da Debagoieneko ikastetxe publikoen festa. Elgetako Herri Eskolak eta Maala guraso elkarteak bat egin dute deialdiarekin, eta elgetarren parte hartzea errazteko antolaketa lanetan dihardute.

Kamisetak aterako dituzte, autobusa antolatzeko aukera dago eta bazkarirako izen-emateak jasotzen ari dira. Interesatuek semearen edo alabaren gelako guraso ordezkariarekin jarri behar dute harremanetan.

Kamiseta laranjak

Herri bakoitzak bere kolorea izango du Debagoieneko Eskola Publikoaren jaian. Elgetako Herri Eskolak kolore laranja aukeratu du eta kamisetak eskatzeko aukera izan da aurreko astean. Kamisetak iritsitakoan banatuko dituzte, eta orduan egin beharko da ordainketa. Guraso elkarteak jakinarazi du eskolako neska-mutikoek doan jasoko dutela.

Autobusa eta bazkaria

Bazkaria antolatu dute hilaren 20rako, Eskoriatzan. Paella dago menuan eta prezioa zortzi euro da. Komeni da aurrez izena ematea. "Eskaerarik balego, autobusa ipintzeko aukera ere mahai gainean dugu", esan du Elgetako guraso elkarteak. E

gunotan emango dute horren inguruko informazioa. "Elgetarrak Debagoieneko Eskola Publikoaren jaian parte hartzera animatzen ditugu. Ez da Eskoriatzako eskolaren jaia. Debagoien osoko eskola publikoak elkartuko gara bertan, eta garrantzitsua da", esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak