ALBISTEAK

55 lagun inguru elkartu dira txirrindulari ohien bazkarian, Elgetan

Eneko Azurmendi 2018ko abuztuaren 31

Urteroko ohiturari jarraituz, txirrindulari profesional ohien bazkaria egin dute Elgetan. Txikiteoa egin ostean, elizpean talde argazkia, eta Intxorta elkarte gastronomikoan bazkaldu dute. Emilio Mandaluniz hasi zen bazkari hau antolatzen, duela 27 urte. Gutxi batzuk elkartzen ziren hasieran, baina oraindik ohitura sendo mantentzeaz gain, tropel polita elkartzen da urtero. Antolatzaile, sukaldari eta txirrindulari artean 55 lagun elkartu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak