32.000 euroko inbertsioa izango dute lanok, eta 13.000 eta 15.000 euroko diru-laguntza bana jaso du Udalak Gipuzkoako Foru Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik.
Argiteria publikoa
Kiroldegiko lanez gain, sodio lurrinezko argi guztiak LED sistemaz ordezkatzeko lanak egiten ere ari dira abuztuan. Hala, argiteria publikoaren kalitatea hobetzeaz gain, aurrezpen ekonomiko eta energetikoa lortu gura ditu Udalak. Guztira 172 argi puntu ordezkatuko dituzte, eta irailerako LED sistema Elgetako argiteria publiko osoan egongo da.