Zapatuan Athletic taldeko 215 zale elkartu ziren Elgetan Gipuzkoa Zurigorri Eguna ospatzeko. Ohorezko gonbidatuekin egin zuten bazkaria; izan ere, Carmelo Cedrun, Jose Anjel Iribar eta Koikili Lertxundi izan ziren ekitaldian. Antolatzaileek Haritz Gallastegi ere omendu zuten. Athletic taldearen jarraipena egiten du kazetari elgetarrak. Horrekin batera, Elgetako lagunartearen 10. urteurrena ere ospatu zuten. Pozik dira antolatzaileak egunak emandakoarekin. Laguntzaile eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkiete.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.