ALBISTEAK

Euskaraldiko hamaikakoa aurkeztu dute Elgetan ere

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko eka. 20a, 12:17

Hizkuntza ohituretan eragitea eta euskal hiztunak aktibatzea ditu helburu azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldiak, eta Elgetan ere Ahobizi zein Belarriprest izatera deitu dituzte herritarrak.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuten Elgetan Euskaraldiaren enbaxadore izango diren hamaika herritarrak edo hamaikakoa.

Udal ordezkariek ere bat egin zuten deialdiarekin, hala nola, Guraso Elkarteko kideak, merkatariak, Kantsatzeke mendi taldekoak, Goibeko Euskaltzaleen Topagunekoak, Berbalagun taldeko ordezkariak, edota beste hainbat herritar.

Euskaldiaren enbaxadore izango direnen artean, euskal hiztunak eta euskarara hurbildu direnak egongo dira. Tartean, Eleder Lozano eta Marta Torres euskaldun berriak.

Behin hamaikakoa aurkeztuta Elgetako Euskara Batzordea lanean jarriko da orain Euskaraldiko hurrengo ekintzak antolatzeko asmoarekin. Euskaraldia zer den eta Belarriprest eta Ahobizi figurak herritarrei azaltzea izango da helburu nagusia. Ekimenean izena emateko epea udazkenean zabalduko da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak