GI-2639 errepidean gertatu da istripua gaur eguerdian, hain zuzen ere errepide horretan 6. kilometroan, Elgetatik Eibarrerako irteeran. Istripuan talka egin dute Aprilia motor batek eta Mam kamioi batek. Herrizaingo sailetik adierazi dutenez motor gidaria, larri zaurituta dago eta bertan lehen sorospenak egin ostean asmoa zen helikopteroz ebakuatzea Donostiako ospitalera. Azkenean, baina, anbulantzian eraman dute. Eibarkoa da motor gidaria, Elgetan bizi izandako Unai Olalla, hain zuzen ere.
Ertzaintza bertan da eta gertatutakoa argitzeko ikerketa zabalik da.
Errepidea itxita
Elgetatik Eibarrerako errepidea itxita egon da, eta auto pilaketak izan dira. Lurraldebusetik jakinarazi dute DB01Eibar Elgeta lineako 13:30eko Eibar-Elgeta zerbitzua eta 13:50eko Elgeta-Eibar zerbitzua bertan behera geratu direla.