Lanak egiten ari dira Elgetako herrigunetik Elorriorako noranzkoan doan errepidean, Pagatza industrialdearen sarrera nagusiaren parean. Gipuzkoako Foru Aldundiak dihardu lanok egiten. Helburu nagusia da ibilgailuen abiadura murriztea. Udalak orain urte eta erdi egin zuen puntu horretan segurtasun neurriak hartzeko eskaera. Lanak ez dira asko luzatuko: eguraldia asko petraltzen ez bada aurreikuspena da hurrengo aste erdirako amaituta egotea.
Elgetako Udalak orain urte eta erdi luzatu zuen puntu horretan dagoen biribilgune erdia biribilgune egiteko. Industrialdean sartu gura duten kamioiek, batzuetan, alderik alde gurutzatu behar dute errepidea eta oinezkoendako ere ez da leku segurua. Industrialdeak bi gune ditu eta errepideak zeharkatzen du. Bi gune horiek komunikatzeko pasabidea egingo dute orain, oinezkoek edozein lekutatik gurutza ez dezaten.