Basozaintzaren gaineko argazki batzuk erakutsi ditu Daniel Gillegik, eta suhiltzaileek erabiltzen dituzten jantzi eta tresna batzuk ikusgai ipini ditu Fernando Albenizek gaztelekuan.
10 urtetik gorako ume eta gaztetxoendako zen saioa, eta dozena inguru neska-mutikok adi-adi entzun dituzte bataren zein bestearen azalpenak. Bukaeran, batzuk galderak egitera ere animatu dira. Gaztelekuko arduradun Nerea Villak gidatu du saioa.