Elgetako kafe antzokiaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa publikoa hutsik geratu ostean prozedura negoziatua abiaraziko du Udalak. Prozedura horrek izaera publikoa izango du. Udalbatzak urrian egindako osoko bilkuran izan zuen gaia hizpide. Udalak azaroaren 11ra arteko epea zabaldu du esleipen fase berri horretan parte-hartzeko interesa dutenek jakinarazi dezaten. Lehiaketa publikorako prestatutako baldintza orokorrak izango dira negoziazioaren abiapuntua.
Interesatuek idazkaritzan adierazi behar dute prozedura negoziatuan parte-hartzeko asmoa. Udalak, orduan, gonbidapen bat eta lehiaketa publikorako prestatutako baldintza orokorrak bidaliko dizkie nork bere proposamena aurkezteko. Kontratazio-mahaiak aukeratuko du antozkiarendako zein herriarendako egokiena.