Horrez gain, Arimen Gauean herritik zehar Lehen Hezkuntzako seigarren mailako gaztetxoek antzerkia egingo dute, aspaldiko kondaira antzeztuz.
Elgetan arimen gaua hala ospatzearen arrazoia izan da Halloween festa alde batera uztea, eta ohitura propioa sortzea.
Antzerkiaz gain, herrian zehar sorpresa asko izango direla ere adierazi dute antolatzaileek, eta herriko gaztetxoak oso ondo pasatuko dutela, hala ere, beldurra pasako dute eta herritarrei beldurtzen ere saiatuko dira herriko gaztetxoak.