Argiteria publikoa berritzeko lanak, Elgetan

Larraitz Zeberio 2016ko urr. 20a, 15:00

LED sistema ipiniko dute herriko kale garrantzitsuenetan. Urteko inbertsio handienetakoa suposatuko du. Helburuak dira argiaren kalitatea hobetzea baina baita ere sistema berriarekin aurreztea.

Argiteria publikoaren zati handi bat LED sistemara egokituko dute Elgetan. Udalak Aelvasa enpresari esleitu dizkio lanak, eta aurrekontua, BEZ kanpo, 50.983,43 eurokoa da. Urte honetako inbertsiorik handienetako izango dela esan du Iraitz Lazkano alkateak. Gauzak ondo bidean aurreikuspena da azaro bukaerarako lanak amaituta egotea. Helburuak hainbat dira.

Udalak bi diru-laguntza jasoko ditu proiektu hau finantzatzeko. 8.000 euro inguru Gipuzkoako Foru Aldunditik, eta 10.646 euro Landa Garapenetik. Udal arduradunak beste ebazpen baten zain daude, Energiaren Euskal Erakundearena, hain zuzen ere.

Aldaketak egingo dira Kataitik Bergara aldera dauden kaleetan. Hala nola, Domingo Iturbe kalean, San Roke kalean, eskola inguruan, Torrealdean, Mendizaleen eta Andra Mari plazetan, eta Salbador zein Lasao kaleetan. Egiteko geldituko dira Artekale, Bolatoki, hilerriko bidea eta industrialdea.

Berezitasun moduan Bolatokiko parkea argiztatutako dute, eta eguzki izpien bitartez lortutako argindarrarekin argiztatzen duen LED tipoko farola bat ipiniko dute hilerri osteko parke berrian.

Berritze lanak egitea garrantzitsua dela uste dute udal arduradunek. Argiztapen publikoan aldaketa nabariak izango direla azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak