Burgos, Bilbo, Gasteiz edota Donostia inguruko jendea gerturatu da topaketara. Eguerdira bitartean herriko plazan izan dira Vespa eta Lambretta batzuk ikusgai, horien artean, aurten sidecar-ak dituzten Vespa eta Lambretta bana egon dira, eta ondoren 40 kilometrotako ibilbidea egin dute horietan.
Horren ostean, 50 lagun inguruk batera bazkaldu dute eta Iribar antolatzaileak eskerrak eman nahi izan dizkie Udalari eta El rincon de Lola jatetxeari, emandako laguntzagatik.