Elgetatik Gipuzkoako briska txapelketara

Larraitz Zeberio 2016ko mai. 6a, 15:32

Elgetako Ozkarbi elkartean jokatu ohi dute briskan Asun Arruabarrenak eta Jesusa Iturrikastillok. Ia egunero egiten dute saioa, bestelako zereginik sortzen ez bada behintzat. Zortzi eta hamar lagun artean elkartzen dira.

Aurten, Gipuzkoa mailako txapelketako finalera heldu dira. Herriko txapelketa irabazi zuten lehenengo eta ondoren eskualde mailakoa. Bost bikote kanporatu dituzte, eta martitzenean Gipuzkoako finala jokatuko dute.  Aparteko asmorik gabe jokatuko omen dute final hori, eta kartek orain arte moduan laguntzen badute, hobeto. 

Elgetako bikoteak ez daki martitzeneko finalean nor izango dute aurrez aurre. Lasai daude. Orain arte lasai jokatu omen dute eta horrela jokatu gurako lukete finala ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak