Mahai jolasekin eman zioten hasiera Elgetako gaztetxearen 20. urteurrenari. Musean, partxisean… aritu ziren. Ondoren, triki-poteoan kalez kale ibili ziren, eta gosea egin ondoren, gaztetxean afari ederra egin zuten. Egunari amaiera emateko, berriz, Xero Xiette taldearen erromeriaz gozatu ahal izan zuten bertaratuek.