Nekazaritzareko ibilgailuek ere azterketa teknikoa pasa behar dute, eta aurten herrian bertan egiteko aukera izan dute Elgetako nekazariek. Lehenengo aldia da traktorearekin Bergararaino joan beharrik izan gabe azterketa egiteko aukera izan dutela Elgetan. Zortzi lagunek baliatu zuten aukera bariku eguerdian.
Frontoi parean kokatu zuten Bergarako IATko langileek azterketa egiteko gunea, eta banan-banan aztertu zituzten ibilgailu guztiak. Dokumentazioa begiratu zuten lehenengo, eta ondoren argien, frenoen eta ibilgailuen direkzioaren egoera, besteak beste. Ibilgailuen segurtasun kabinen homologazioa ere aztertu zuten.
Bergarako IATko langileak hilabetez ibiliko dira herriz herri nekazaritzarako ibilgailuak dituzten gidariei aukera hori eskaintzeko.