Abisua emana zegoen elur maila 300 metrora jaitsiko zela, eta bete da iragarpena. Zuri esnatu da gaur Elgeta, baina laster desagertu da geruza zuria. Txingorra bota zuen atzo iluntzean eta elur maluta batzuk ere bai.
Kontuak kontu normaltasuna da nagusi gaur Elgetan. Errepide guztiak zabalik daude, eta udaletxean ez dute elurrak eragindako arazoren berririk jaso.