Herriko sei tabernek parte hartu dute lehiaketan. Bina pintxo prestatu behar zituzten eta hiru lagunez osatutako epaimahaiak aukeratu du onena. Guraso elkarteko Nerea Viilak, Erretiratuen elkarteko Begoña Ardantzak eta Gaztetxeko ordezkari Maria Sarasuak osatu dute dute epaimahaia eta zehazki baloratu dituzte pintxoaren zaporea, itxura eta elaborazioa.
Datozen bi domeketan gehiago
Guztien artean pintxorik onena aukeratzeaz gain, taberna bakoitzak aurkeztutako bien artean hoberena ere aukeratu du epaimahaiak. Hori horreka, datozen bi domeketan, hau da, azaroaren 22an eta 29an, euro bateko prezioan eskainiko du nork bere pintxo onena, eta herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Ekimenean parte hartzen duten herritarren artean, 30 euroko bonua zozkatuko dute irabazle suertatzen den tabernan erabiltzeko.
Horrez gain, aurten ere, pintxoen osagaiak asmatzeko erronka luzatuko zaie bezeroei. Tabernari bakoitzak txakolin eta ardo botila bana zozkatuko ditu parte-hartzaileen artean.