Uberaren eta Elgetaren arteko mugan Jalotza, Elgetako lurretan. Dokumentu zaharrek diote Ganboatarren leinuaren aldekoak ziren bertakoak. Erasoaldi batean galtzaile irten, eta zigor moduan moztu egin zioten hirugarren solairua dorretxeari.
XIX. mendean baserria eraiki zuten dorrearen hormen kontra. Inguruan egindako etxean bizi da Jose Mari Beristain. Dorretxearen ateak zabaldu dizkigu.