Martitzeneko osoko bilkuran hartu ziren erabakien artean dago mendeko pertsonen arretarako etxeko laguntza zerbitzua aurreko baldintzetara bueltatzen dela. Hau da, diru laguntzak zuzenean Udalak eskatuko ditu, eta ez Bideberri Mankomunitatearen bitartez.
Aparejadorearen auzia
Bestalde, Udaleko aparejadorearen auzian emandako azken urratsen berri ere eman zuen Iraitz Lazkano alkateak: "Alberto Olalderekin dugun auzi horretako lehen ordainketa egin da, 90.000 eurokoa. Etorkizunean etorriko den epaiketan Udala ordezkatzeko abokatuak ere izendatu ditugu".
Batzordeak eraginkor oraingoz
Udalbatza eratu zenetik bi hilabete eskas pasa diren arren batzordeen funtzionamendua ondo zehaztuta dute Elgetako Udalean eta horrek asko arintzen ditu osoko bilkuran hartu beharreko erabakiak.