Kalitatezko magia eta ilusionismoa maiatza ixteko, Elgetan

Goiatz Arana Begiristain 2015ko mai. 13a, 17:46

Elgetako herria prest dago maiatzeko azken asteburuan –maiatzak 29, 30 eta 31– kalitatezko magia eta ikusionismoa gustuko duten pertsonak hartzeko. Orduantxe egingo da Magia Mostraren hamaikagarren edizioa; "zoragarri" funtzionatuko duen kartel batekin, antolatzaileen esanetan, eta orain arteko formatu berarekin. Sarrerak gaur, eguaztena, jarri dituzte salgai.

Adrian Conde argentinarrak emango dio hasiera aurtengo edizioari, Piccolo Camerino ikuskizunarekin; magia eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da, adin tarte ezberdinetako jendeari zuzenduta. Eta Conde bera arduratuko da hurrengo egunean egingo den aurtengo edizioko jaialdi izarra aurkezteaz. Lau artistak parte hartuko dute, oso aukeratuak eta sarituak laurak: Nuel Galan balentziarrak manipulazio magia egingo du; Madrilgo Los Taps bikoteak, komedia magikoa; Bartzelonako Mag Marinek, Grandes Ilusiones ikuskizuna;  eta Lautaro madrildarrak, klasiko bat: usoekin egindako magia. Horiez gain, zapatu arratsaldean eta domeka goizean umeentzako magia tailerrak izango dira, eta domeka eguerdian magia tabernetan zehar ere izango da.

Oxel Erostarbe alkateak ziurtzat jo du aurtengo edizioak ere jende asko eramango duela Elgetara, kalitatezko magiaz eta ilusionismoaz gozatzeko erreferentziazko leku bihurtu delako Elgeta, bere esanetan.

Sarrerak salgai daude gaurtik bertatik, hiru puntutan:

  • Elgetako Espaloia kafe antzokia.
  • Pikupe Produkzioen Bergarako bulegoa (Artekalea, 7).
  • www.pikupe.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak