ALBISTEAK

Iraitz Lazkano: "Herri programa oso interesgarria adostea lortu dugu denon artean"

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko martxoaren 24a

Elgetako EH-Bilduren alkategaiaren esanetan konpromiso handia da hartu duena, baina ilusioz eta gogotsu ekingo dio.

Eguaztenean, hilak 18, aukeratu zuten Iraitz Lazkano Elgetako EH Bilduko alkategai. 40 bat lagun elkartu ziren herri programa adostea eta alkategaia aukeratzea helburu zituen herri batzarrean. Aho batez aukeratu zuten Lazkano alkategai, eta aho batez onartu zuten herri programa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak