HEMEN DEBAGOIENA

Elgetako parrokian dagoen XVI. mendeko Santiagoren erretaula ezagutzen

Larraitz Zeberio Lekuona 2015eko otsailaren 10a

Iraitz Lazkano elgetarraren eskutik Jasokunde Amaren parrokiak gordetzen duen altxorretako bat ezagutu dugu.

1564tik 1567ra bitartean egina da, gutxi gorabehera, Elgetako parrokiako Santiagoren erretaula, Parttaittin jaio eta Nafarroako inkisidore izan zen Martin Saez de Ibarra jaunaren aginduz. Erretaulan sei santuren irudiak ikus daitezke, eta beheko aldean dauden irudiak dira kalitate handienekoak. Kuriositate moduan esan irudi guztiak daudela identifikatuta, bat izan ezik. Hainbat dokumentaziotan 'X Saindua' adiera eman diote ustez San Miguel izan daitekeen irudiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak