Goizean goiz, elurrak barik izotzak eragin ditu buruhausteak Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko ots. 4a, 15:24

Atzo iluntzerako jada denbora gutxian elur kopuru handia pilatu zen. Halere, gaur goizean izotzak eragin ditu arazoak.

Gaur, berriz bota du elurra. Udaletxetik emandako datuaren arabera, hamabost zentimetro. Eta Euskalmet-ek iragarri du gehiago botako duela hurrengo orduetan.

Jantoki zerbitzuko bazkaria ekartzen duen kamioia Elorrion gelditu dute, eta udal brigadako langileak jaitsi dira janariaren bila.

Bihar itxita egongo da Herri Eskola. "Funtzionamenduan sortzen diren arazoak neurtuta, eta alerta egoera mantentzen dela ikusita", esan dute ikastetxetik. Udalak jakinarazi du eskola kirola saioa eta kirol zerbitzuak ere bertan behera gelditzen direla bihar. 

HERRIETAKO IRUDIAK

Arrasate 09:00 | Majo bota arren, eragozpen gutxi
Bergara 08:00 | Teilatuak zuri esnatu dira
Oñati 09:00 | Elur gutxi, izotza arazo
Eskoriatza 09:00 | Elurra eta izotza baina arazorik ez

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak