Amaitu dituzte Elgeta erdigunean zirkulazioa antolatzeko lanak

Larraitz Zeberio Lekuona 2015ko urt. 9a, 09:33

Espaloi zabalagoak, txandakako zirkulazioa eta semaforo sistema berritua daude, orain, erdigunean.

Itxura berria du Elgeta erdiguneak. Udalak egin ditu lanok Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioarekin, automobilen abiadura moteltzeko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Urtea amaitu aurretik bukatu zituzten lanak, nahiz eta semaforo sistemaren sinkronizazioak zenbait buruhauste eragin.  

Aldaketa nabarmenak

Lanen ostean zebrabide berria dago erdigunean, pibota bidez mugatutako oinezkoendako bidea dago Malaperaino, espaloiak zabaldu egin dituzte, eta autoendako txandakako zirkulazioa dago ezarrita.

Eibartik kiroldegiko biribilgunera

Autoen zirkulazioari dagokionean bada berrikuntza bat ohitura aldaketa garrantzitsua eskatuko duena. Debekatuta dago, aurrerantzean, Eibartik etorri eta ezkerrera hartuta zuzenean arkuan sartzea. Kataiko arkuan sartzeko gidariek eskumara egin behar dute, kiroldegiko biribilgunean itzulia egin, eta semaforoak baimendutakoan sartu erdigunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak