Elgetako Udalak izoztu egingo ditu udal tasak eta ordenantza fiskalak 2015erako

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko urr. 30a, 11:54

Udalbatzak martitzenean egin zuen urriko osoko bilkura, eta Gotzon Goikoetxea idazkari berriarendako Elgetako lehen osokoa izan zen.

Elgetako Udalak izoztu egingo ditu 2015eko udal tasak eta ordenantza fiskalak, zaborraren tasa barne. Oxel Erostarbe alkateak azaldu zuen, hori bai, aurrekontuan aurreikusi beharko dela zaborraren tasak estaltzen ez duen zerbitzuaren kostua. Bestalde, jaitsi egingo da argiztatutako frontoia alokatzeko prezioa. Udalak aldatu egingo ditu iberdrolarekin dituen zenbat kontratu eta horrek ekarriko du merketzea.

Hobariak eta errekarguak ere mantendu egingo dira, eta puntu horretan aurka agertu ziren EAJko bi zinegotziak etxebizitza hutsei aplikatzen zaien errekarguarekin ados ez daudelako.

EH-Bilduko zinegotziek udal gobernuaren proposamena babestu zuten zenbait ekarpen egin ostean.

Idazkari kontu-hartzaile berria

Idazkari berriarekin egin dute urriko osoko bilkura. Gotzon Goikoetxea zestoarrak hartu du Maria Angeles Elkorok martxo hasieran utzitako kargua. Goikoetxeak hiru aste daramatza udaletxean, eta aurrerantzean astelehenetik eguaztenera egongo da Elgetan. Beste bi egunak Leintz-Gatzagako udaletxeko idazkari lanetan emango ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak