Oihulari Klownek hartu du Elgetako Espaloia kudeatzeko ardura, programazioaren alorrari dagokionez, eta sasoi berriari ekiteko Memorias clownicas ikuskizuna eskaini zuen Virginia Imazek.
Ez zen aretoa bete, baina bertaratu zirenek ez zuten damurik izango, nahikoa barre egin zuten eta Imazen antzezpenarekin.
Imaz agertokira irten aurretik, Antton Fernandezek bertsoak abestu zituen eta aurreskua dantzatu, Espaloiaren etapa berriari hasiera emanaz.
Aurretik, dena den, umeentzako ipuin kontaketa ere izan zen Belen Azkaraterekin, eta gauean kontzertua Alfageme eta Ainhoa Limonekin.