Etxean baino, kalean pasa dute asteburua Elgetako herritarrek; izan ere, bi egunetan zehar izan dute zer egin, zer jan eta zer erosi, dena herrian bertan. Zapatuan Elgetako baserritarren eta artisauen azoka egin zuten herriko plazan eta bertako produktuak zeuden non nahi. Denetarik zen baserritar eta artisauen postuetan; barazkiak, fruituak, loreak, eskuz egindako poltsak, eskumuturrekoak… Elgetar asko gainera, erosteko gogotsu irten ziren.