Uda ona izan dute Maialde landetxean

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abu. 29a, 13:28

Elgetako Maialde landetxean ere turista asko izan dituzte uda onean. Uztailean eta abuztuan, hilabete bietan izan dituzte bisitariak, eta lan asko egin dutela diote bertako nagusiek. Datorren asterako ere, irailaren lehenengorako, badituzte erreserbak hartuta.

Kataluniatik, Valentziatik, Madriletik edo Andaluziatik etorri dira, besteak beste. Baina baita urrutiagotik ere, hala nola, Suediatik, Australiatik, Errusiatik edo Italiatik. Belgikatik eta Holandatik etorritakoek, adibidez, atseden hartzeko aukeratu dute Elgeta, Portugalerako bidean. Besteek, aldiz, Euskal Herria ezagutu gura izan dutelako.

Denak, baina, ez dira Euskal Herri monumentala edo historikoa ikustera etortzen. Bisitarien artean badira mendizaleak eta mendian ibiltzea gustatzen zaienak. Hala, Urbiara bat baino gehiago bidali dituzte Maialde landetxetik, eta asko gustatu zaiela kontatu die gero bertako nagusiei, harrituta bueltatu direla. Egun hauetan, esaterako, Valentziako familia bat dago egoiliarren artean, eta eguaztenean bi mendi igotzera atera ziren Maialdetik: goizean Aitzgorri eta arratsaldean Txindoki.

Bisitari gehienak internet bidez ezagutu dute Elgetako Maialde landetxea eta erreserba asko horrelaxe iritsi zaie. Gainera, 8,3ko puntuazioa izan zuen iaz Booking atarian, eta jendea gustura egon den seinale da hori. Aurten, 8,6ra iritsi da dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak