Salbador egunak elgetar ugari erakarri ditu

Ubane Madera 2014ko abu. 6a, 17:00

Elgetarrek Salbador ermitan izan dute hitzordua, ospakizuna egiteko han inguruan. Eta ondo asko erantzun diote urteroko proposamenari Salbador-zale ugarik. Bertan, gertu-gertu izan dituzte gutiziaz betetako mahaia hamaiketako ederra egiteko. Eta ez nolanahikoak, gainera. Guztiak ere etxean egindakoak eta merke-merke. [ARGAZKIAK]

Eta jateko eder horiek probatzeko aukera izan duten guztiak gustura asko gelditzen dira. Baita hori lortzeko lan egiten dutenak ere. Bistakoa den moduan, gainera, Salbador egunak nagusiak eta helduak bai, baina baita gazteak eta umeak ere erakartzen ditu. Jakina, horiek ere dagoen eskaintza aprobetxatzekotan.

Jatekoaz aparte, hala ere, bestelako zereginak ere antolatzen dituzte Salbador egunerako. Aurten, aldaketa eta guzti. Baina antza, urteroko arrakastarekin. Besteak beste, 70 bat lagun elkartu dira herri-bazkarian.

Kalera jaitsi aurretik, baina, pintxoez, bolo-jokoaz… eta musikaz gozatzen jardun dute elgetarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak