Aiora (ahotsa), Piti (gitarra), Asier (bateria) eta Ruben (baxua) dira Zea Mays. Iaz Dave M. Allen ekoizle ezagunarekin (besteak beste, The Cure eta Depeche Mode taldeen ekoizlea) kaleratutako Da lanarekin datoz. Melodia eta indarra batuta, intentsitatez betetako emanaldiak egiten ditu Bilboko taldeak.
Anai-arrebak, talde dantzagarria
Anai-arrebak boskotea, berriz, Jousilouli, NaizRoxa, Trigger Travis eta bestelako taldeetan ibilitakoek osatzen dute berriz. Askotariko estiloak: post-punk, elektronika, soul, rock, funk, pop zein latinoa nahastuta, kontzertu dibertigarriak egiten dituzte. Disco musika aldarrikatu, zuri beltzezko garaiei kolorea eman, ezintasuna arrakasta bihurtu daitekeela sinistu eta berezkoa duten indarra dantzara bideratzen dutela diote adituek.
Sarrerak aurrez eskuragarri
Espaloian eta sarez dago sarrerak aurrez erosteko aukera, espaloia.com eta kulturalive.com atarietan.