Sarrerak 8 eurotan salduko dituzte. Musikari horrek 2012an egin zuen orain azkeneko kontzertua Debagoienean; Eskoriatzan izan zen ordukoa, Erramun Martikorenarekin.
Aldez aurreko salmentarik ez da egongo; leihatila ordu bete lehenago irekiko dute.
Kolaboratzaile ezagunak
Errenteriako bakarlariaren 10. diskoa da, eta Elkarrek argitaratu zuen joan den urrian. Markezez beraz gain, lehen mailakoak dira diskoan kolaboratzen duten lagunak ere: Xabier Amuritza bertsolaria, Josu Zabala akordeoi-jotzailea, Arkaitz Miner musikaria (gitarra akustikoa, mandolina eta biolina), Satxa Soriatzu (pianoa eta teklatuak), Amaiaur Cajaraville (kontrabaxu-jotzailea), Alaitz Telletxea (trikitia eta ahotsa), Andrea Bidart eta Gotzon Barandiaran (ahotsak) eta Aire Ahizpak hirukote baxenafarra, Xalbador bertsolariaren ilobak. Benito Lertxundik Gauza xumeak abestian ere parte hartzen du.