Elgetako Udalak hasi ditu hondakinen gaineko batzarrak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko api. 3a, 12:27

Herritarrei azaltzen diete sistema berriak zertan datzan, txip-dun edukiontziak nola funtzionatzen duten, eta bakoitzari zein ekarpen gune egokitu zaion.

Asteon abiarazi ditu Udalak udaletxean adostu duten hondakin sistemari buruzko lehen informazio batzarrak herritarrekin.

Uneotan, Elgetan, sortzen duten hondakinen %35 soilik bereizten dute. Neurriak hartu gura ditu Udalak eta zabor gutxiago sortzeko zein organikoa herrian bertan kudeatzeko neurriak martxan dira. Horrez gain, ordea, gehiago eta hobeto sailkatzeko sistema adostu dute udaletxeko hiru alderdi poltikoek, eta kontsulta egingo dute ekainaren 22an.

Sistema berria edukiontzietan oinarrizten da. Hiru —ontzi arinena, organikoarena eta errefusarena— txiparekin zabalduko dira eta familia bakoitzak bere txipa izango du. Hala, hondakinak edozein egun eta ordutan bota ahalko lirateke, baina nork bere txiparekin. Gainerako egukiontziak —beira, papera/kartoia, olioa, arropa, garbigune ibiltaria... — bere horretan mantenduko dira.

Batzarren helburuak

Atarika antolatuta, Udalak mahai gainean dagoen sistema berriaren gaineko xehetasunak ematen dizkie herritarrei. Proposamena aurkeztea eta herritarren zalantzak eta galderak entzutea da bilera horien funtsa. "Lehenengo helburua da herritarrek ulertzea zelan funtzionatuko lukeen txipa duten edukiontziak aurreikusten dituen sistema horrek. Gero, ulertzea eta argitzea bakoitzari zein ekarpen gunetan tokatuko litzaiokeen hondakinak botatzea eta jarraipena zelan egingo den. Azkenik, kontuan hartuta parte hartze prozesu honen ostean herri kontsulta egingo dugula herri kontsulta horretan parte hartzearen garrantziaz ohartaraztea".

Asteon bost bilera egingo ditu Udalak eta hurrengo asterako beste bost daude deituta. Jakinarazi dutenez Aste Santu ostean beste bilera txanda batera deituko dituzte herritarrak.

Sistema berria

Funtsean, gaur egungo kokapena izango dute etorkizenean ere ekarpen guneek. Zortzi aurreikusten dira. Edukiontzi berdea eta urdina berdin mantenduko dira. Baita arropena, olioarena zein garbigune ibiltaria.
Txiparekin zabaltzen diren edukiontziak hiru izango dira —ontzi arinena, organikoarena eta errefusarena—. Nork bere ekarpen gunekoa soilik zabaldu ahal izango du eta bere txiparekin. Auzo/autokonposta egiten dutenek, printzipioz, ezingo dute organikoarena erabili. Hobaria jasoko dute arrazoi horrengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak