Yllana taldearen 'Muu!2' antzezlana, Elgetan [EGUBAKOITZA, 22:30]

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 28a, 09:49

Tauromakia munduari eginiko satirazko lana ekarriko du Yllana konpainiak Elgetara gaur gauean.
Komedia munduko talde beterano batek bisitatuko du gaur Elgetako Espaloia kafe antzokia; hain zuzen ere, Yllana konpainiak 'Muu!2' antzezlana eskainiko du, 22:30ean hasita.

"Muu! lana konpainiaren opera prima izan zen, 1991n sortutakoa. Denbora hau guztia igarota berriro hartu eta buelta bat eman diogu, esketx berriak sortu ditugu, parodia gehiago dago...".  Hala eman du aditzera Antonio de la Huertak, Yllana taldeko kideak.

Hala ere, obra originalean bezalaxe, tauromakiaren inguruko balioak hartu eta euren umorearen jomuga bilakatzen dituzte Yllanakoek Muu!2 lanean ere.

Elgeta aurretik ezagutzen dute, sarri ekarri baitituzte euren obrak Yllanakoek bertara: "Espaloiak dibertsiorako bidea ematen du, eta herria benetan ederra da".

Handi egin den taldea

Konpainia 90eko hamarkadan sortu zenetik sendotuz joan da: "Hazi egin gara eta bide luzea egin dugu. Egiten dugun umorea aldatu egin da, eta arauak apur bat gehiago hausten ditugu; iraganari errepasoa egitea ere esperientzia berezia da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak