Bestalde, zapatuan, Arrasateko Amaia antzokian, Asier Etxeandiaren El interprete izango da eta, domekan, Bergarako Udal Musika Bandaren hileko ohiko kontzertua Udal Pilotalekuan. Natura maite dutenek, Arantzazuko parketxean hegaztien gaineko beste saio bat dute domekan.
Eta, jakina, boladako filma ikusteko beste aukera bat dago asteburuan: 8 apellidos vascos Arrasaten eta Oñatin izango da oraingoan.