Hil honetan hasi gura dute Domingo Iturbe eraikina botatzeko lanekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko ots. 1a, 17:00
None
Goitu enpresak egingo ditu lanok, Udala Iberdrolarekin akordio batera iritsi bezain laster. Domingo Iturbe patronatuaren eraikina botatzeko lanek 49.850 euroko aurrekontua dute, eta Bergarako Goitu enpresak egingo ditu. Hala jakinarazi zuen Oxel Erostarbe alkateak martitzenean egindako osoko bilkuran. Aurretik, baina, Udalak irtenbide bat topatu behar dio inguruko 16 bat etxebizitzari argindarra eramaten dion eta eraikinetik zintzilik dagoen kable bati. "Harremanetan gaude Iberdrolako arduradunekin, eta bi planteamendu ditugu mahai gainean. Uste dut hamar bat egunean adostasun batera iritsiko garela", esan du alkateak. Otsaila amaitu aurretik hasi gura dute eraikina botatzeko lanekin. "Kontuz egin beharko dira besteak beste beheko partean dauden frontoi zaharreko arkuak eta estruktura mantendu nahi ditugulako", esan du alkateak. Arrazoi berdinagatik iraupena ere ohikoa baino luzeagoa izango da. "Seguru hilabete edo lauzpabost asteko lana izango dela", zioen Erostarbek. "Hori faktore meteorologikoa kontuan hartu barik". Aparkalekua erabiltzeko deia Lehenengo faseko lanak amaituta balorazio positiboa egin du Oxel Erostarbe alkateak; "Lanak aurreikusitako aurrekontuaren arabera itxi ditugu, eta albiste ona da hori", esan du. Herritarrei, bestalde, aparkaleku berria erabiltzeko dei egin die. "Ondo aparkatzera ohitu behar dugu guztiok, denon mesederako da-eta. Gaizki aparkatutako autoek eragozpen handiak sortzen dituzte, eta orain ez dago aitzakiarik", ohartarazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak