'Intxorta 75 urte' omenaldia eta bazkaria, apirilaren 22an
Usoa Agirre
2012ko apirilaren 12a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 24an beteko dira 75 urte faxistek Elgeta hartu zutela. 1936ko irailean Bergara hartu ostean, Elgetan ezarri zuten frontea milaka miliziano eta gudarik. Zazpi hilabete iraun zuen borrokaren ostean, 1937ko apirilaren 24an hartu zuten Elgeta Francoren tropek eta Alemania eta Italiatik etorritako militarrek. Apirilaren 22an, domekan, egingo da urteurrena gogoratzeko ekitaldi nagusia.