Intxortako frontea jausi zela 75 urte bete direnean, omenaldi ekitaldia egin dute

Asier Alkorta 2012ko api. 23a, 15:55
None
1936ko gerran euskal erresistentziaren ikurretako bat, Intxortako frontea jausi zela 75 urte beteko dira martitzenean eta data esanguratsu hori gogoan izan dute gaur. Ekitaldi hunkigarria egin dute Intxortako Atean. Bertan izan dira gerran zehar hildakoen senideak eta baita ordezkari politikoak ere, besteak beste: Elgetako alkate Oxel Erostarbe, Idoia Mendia Eusko Justizia Sailburua eta Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Debagoieneko alkate gehienak ere egon ziren eta baita Elorrio eta Gernikakoa ere. Lore eskaintza ere egin dute fusilamenduak oroitzen dituen monumentuan. Memoria historikoa berreskuratzearen garrantzia nabarmendu dute guztiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak