Gaurko maniobra militarrak iraintzat eta errespetu faltatzat jo dituzte elgetarrek

Ander Monedero 2012ko api. 24a, 16:44
None
Goizean goiz, herritar batzuek Espainiako militarrak ikusi dituzte Elgetan. Herritar baten arabera, goizeko 6:00ak aldera Elorriotik sartu dira, gero herrian ibili dira eta ostean Asentziora joan dira. Elgetarrek maniobra militar hau iraintzat eta errespetu faltatzat jo dute, izan ere, gaur 75 urte betetzen dira faxistek Elgeta hartu zutela. Eguerdian, Intxorta 1937 kultur elkarteak eta Elgetako Udalak prentsaurrekoa egin dute Espainiako militarrek egindako maniobrak salatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak