Garitanok lotsagarri eta iraingarritzat jo ditu Elgetako maniobra militarrak eta ardurak eskatuko dituztela iragarri du
Txomin Madina Milikua
2012ko apirilaren 24a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Arrasaten egon da arratsaldean ibarreko enpresario, eragile ekonomiko eta hainbat erakundetako ordezkariri Gipuzkoako enpresei laguntzeko planak aurkezteko ekitaldian. Goizean militarrek Elgetan egin dituzten maniobren inguruan galdetuta, esan du lotsagarri eta iraingarritzat hartu behar direla eta ardurak eskatuko dituztela.