ALBISTEAK Espainiako hauteskundeak 2026

Hauteskunde egunerako atzera kontaketa hasi da

Ibai Irasuegi Garai

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dituzte domekan, azaroaren 29an. Hogei hautesleku izango dira Debagoienean, bederatzi herritan banatuta. Eta horiek prestatzen dagoeneko hasita daude. 49.573 debagoiendar daude deituta botoa ematera eta horiez gain, atzerrian bizi diren beste 2.092 debagoiendarrek ere aukera izango dute posta bidez bozkatzeko.

Espainiako Gorte Nagusietarako eserlekuak daude jokoan; bai Espainiako Kongresukoak eta baita Senatukoak ere. Bi boto eman ahal izango dira: bata, zuria, Kongresuko botoa; eta bestea, laranja, Senatukoa, eta goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzietara egongo dira hauteslekuak zabalik.  

Kongresurako 350 eserleku aukeratuko dira eta denera 23 aterako dira Hego Euskal Herritik –Gipuzkoatik 6, Bizkaiatik 8, Arabatik 4 eta Nafarroatik 5–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak