Kalitatezko osasun zerbitzu publikoa eskatzeko manifestazioa egin dute pentsiodunek Bergaran, eta bide batez, bihar, Gasteizen egingo duten topaketaren berri eman. Bestetik, egubakoitzean, ZTB Jardunaldien irekiera ekitaldia egin zuten eta Bergaratik Mundura: Herria sortzen duten enpresak erakusketa inauguratu. Eta domekan, Domu Santu Eguna, lorez bete zituzten herritarrek Debagoieneko herrietako hilerriak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.