ALBISTEAK

Albisteak: Honako hauek: Manu Arregi Ilatargi taldeko kide zenaren gaineko totem oroigarria; Iturripe kiroldegia berritzeko lanak urte amaieran hastea aurreikusi du Arrasateko Udalak; eta ‘Elisabeth’ antzezlana aurkeztu du Bergara

goiena

Manu Arregi oñatiarra omendu dute Itxumendin. 2022ko urriaren 9a zendu zen Aranzadi Ikastolako irakasle eta Itargi Astronomia Elkartearean sortzaileetako bat izandakoa. Eta haren omenez udan Itxumendin jarritako totemaren inauguratzeko elkartu dira, Arregiren familia, lagun eta gertukoak. Bestetik, Arrasateko Udalbatzak aho batez onartu du Iturripeko kiroldegi berria eraikitzeko lanen esleipena. Construcciones Mariezkurrena eta Construcciones Artzamendi enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak egingo ditu lanak, 29 milioi eta erdi euroren truke, BEZa barne. Azkenik, Bergarako Islada antzerki taldeak, Elisabeth antzezlana aurkeztu du Eskoriatzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak