Hamaikagarrenez ospatu du Mundukide Fundazioak bere lasterketa solidarioa. Lehia izan den arren, elkartasuna izan da nagusi Urkulun. Athlonek irabazi ditu emakumezkoen txapelketa zein txapelketa mistoa; gizonezkoen artean, Ulmako taldea izan da azkarrena. Bestalde, Arrasateko Otamendi harategiak lehen aldiz eskuratu du Gipuzkoako tripaki lehiaketako txapel nagusia, eta Elgetako Haizea tabernak bigarren urtez jarraian irabazi du ostalarien lehiaketa. Herritar ugari bildu dira Seber Altube plazan, tripakiak dastatzeko. Amaitzeko, Espainiar estatuaren aurkako hardcore musikak hartu du Bergarako Kartzela Zaharra.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.