Datorren urterako udaleko zergak onartu ditu Udal Gobernuak osoko bilkuran, jeltzaleen kontrako botoekin. Horrekin batera, Iturripeko kirol eremuaren eta polziaren gaineko mozio bana eztabaidatu du udalbatzak. Bestetik, Oxirondo Azokan sagar kultura hurbiletik ezagutzeko saio eta ekimen berezia egin dute Eguaztenak Oxirondo ekimenaren barruan. Bukatzeko, Tattak estudioko bigarren diskoa, 2lati2 izenekoa, aurkeztu du. Juan Arzamendi Musika Etxean egin dute aurkezpen berezia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.