San Juan de Dios ospitaleko terapia okupazionaleko erabiltzaileek haiek egindako materialen azoka egin dute, beste behin, Arrasateko Seber Altube plazan, urriaren 10ean izan zen Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunaren harira. 60. urteurrena izan da aurtengoa Oñati Abesbatzarentzat, eta urte osoan horren bueltako hainbat ekintza egin eta gero, urtemuga borobilduko duen azken kontzertua egingo du abesbatzak, urriaren 17an, Bidaurretako monasterioan. Eta, kaleko-inkestan: geroago eta garrantzi handiagoa ematen diogu osasunari eta elikadurari?
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.