ALBISTEAK

Albisteak: Honako albiste hauek: Lan-esparruan euskara sustatzeko askotariko praktika egokiak aztertu dituzte; Aramaioko udalbatzak onartutako Euskara Plan berria; eta Arrasate Zientzia Elkartea, herriko mugarriak berreskuratzeko

goiena

Bai Euskarari Elkarteak antolatuta, Euskaragileak sarearen topaketak egin dituzte Arrasateko Garaian dagoen Edertek enpresan. Debagoieneko bost enpresak hartu dute parte eta euskara sustatzeko hartu dituzten praktika egokiak azaldu dituzte. Bestetik, Aramaion, Udalak datozen zortzi urteetarako Euskara Plana aho batez onartu du osoko bilkuran. UEMArekin batera egindako txostena da, eta herrian euskararen erabilera hobetzeko ardatz estrategikoak jasotzen dira. Eta Arrasate Zientzia Elkartea lanean ari da herriko mugarriak berreskuratzeko eta ezagutzera emateko; urriaren 17rako ibilbide gidatua antolatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak