Eguneko albiste nagusiak, honako hauek dira: Aretxabaletako Udalbatzak datorren astean onartuko ditu ordenantza fiskalak 2027rako; Udal gobernuak proposatu du oinarrizko tasak ez igotzea datorren urtean. Bestalde, Goienak aplikazioa berritu du: erakargarriagoa eta erabilgarriagoa da orain eta kideentzat hainbat abantaila jasotzen dituena. Bukatzeko, urriaren 17rako Tripaki lehiaketa eta dastaketa antolatu dute aurten ere Arrasaten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.