Bergarako ZTB jardunaldiak urriaren 30etik azaroaren 15era bitarte izango dira aurten. Hamaikagarren edizio honetan, ikerketa izango da ardatz nagusia. Bestalde, Ernai gazte erakundeak deituta elkarretaratzeak egin dituzte Arrasaten eta Bergaran, “etxebizitza duina aldarrikatzeko. Eta Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ere etxebizitza izateko eskubidea aldarrikatu ditu. Azkenik, Bergara txotxongiloen erakustoki bihurtu da asteburuan. Hainbat ekitaldi izan dira eta horiek jaso ditu GOIENAk.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.