Trikitilari eta pandero-joleen doinuekin, azokako askotariko produktuekin, ganadu erakusketarekin edota urteroko sagardo-dastaketarekin ederki ospatu dute Herri Egun Oñatin. Trikitilariek eta pandero-joleek kaleak girotu dituzte eta sagardo-dastaketaren ohiko hitzordua ere ez dute galdu oñatiarrek. Saioa ixteko, Oñatiko musika bandaren kontzertu berezia: ‘Klasikoen Gaua', Adele, Michael Jackson eta besteren abesti arrakastatsuen moldaketekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.